XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Irakur ezazu orain Donostiako zezenplazaren eta Lekeitioko antzararen kontra izeneko erreportaia ZIPRISTIN 7 liburuko 76. orrialdean.

Ulermena - Hiztegia

- Hitz hauek ulertzen ez badituzu hiztegian begiratu eta zure koadernoan idatzi esanahi eta guzti:

Antzara, erakunde, eraiki, azterkari, azpiespezie, degradatzaile, arrakasta, egoitza, aurresuposamendu, erreibindikatu, argudio, postindustrial, bozeramaile, abolitu, urrunkor, mozkin, antisorgailu, filantropoak, zinegotzi, hamarkada, hipotetiko.

- Denon artean galdera hauen erantzuna eman ezazue ahoz.

- Zer helburu ditu A.D.A. elkarteak?

- Zer ekintza nagusi ari dira aurrera eramaten?

- Zer bilakaera eman dute Giza Eskubideak?

- Aipa itzazu zezenaren ezaugarriak.

- Zer arrazoi daude zezenplaza eraikitzeko?

- Nola laburtuko zenuke elkarte honen deia?

- Zezenplazaren aurkako Koordinadora nortzuk osatzen dute (zein taldek)?

- Bere ekintzak zein erakunderekin parekatzen dituzte? Zergatik?

- Noren iritziak azaltzen dira?

Testu azterketa

- Zein da erreportaia honetako gaia.

- Idatz itzazu zuretzat ezezagunak edo gutxi entzunak diren hitzak.

- Aurreko hitz zerrenda horretatik eta beste batzuk hartuz osa ezazu gaiari loturiko zerrenda bat.

- Aipa itzazu azaltzen diren laburdurak eta siglaz osaturiko hitzak.

- Zenbait hitz erderakada hutsak dira, aurki batzuk eta ordezka itzazu euskal hitz batez.

- Zein moetatako perpausak dira maizago azaldu direnak?

- Aipa itzazu agertu diren esaldi bitxiak.

- Aditza: zer aldi da erabiliena? Zergatik?

- Zer zati ditu erreportaia honek?

Aurkitu eta bereiztu.

- Zer iritzi duzu gai honetaz?

- Irakur ezazu orain artikulu hau: